Hirugarren mailakoak Arantzazun

Joan den apirilaren 20an DBHko hirugarren mailako ikasleak Arantzazu ezagutzera joan ziren, Antzerkiforum programan parte hartzera. Programa honetan eguneroko bizikidetzarekin lotuta dauden egoerak antzeztu egiten dira, eta ikasleei egoera hori zelan hobetu galdetzen zaie. Azkenik proposamenen bidez zuzendutako egoera erakusten duen antzezpena egiten da.

Ondoren Pello Zabalaren eskutik bisita gidatua egin zuten santutegian zehar.