Gurasoen Elkartea

Ikasleen gurasoek ere euren seme-alaben heziketa prozesuan parte hartzen dute, eta horretarako ikastetxearen antolaketan hainbat zerbitzu, eskolaz kanpoko ekimen eta ekintza osagarri antolatzen dituzte Markinako Eskola Publikoaren Gurasoen Elkartearen bitartez.

Ekintza hauen artean, haurrak eskolan sartu aurretik eta ostean ere zaintzeko zerbitzua, ludoteka, liburuen berrerabilpena eta salmenta, gazteentzako ikasketa tekniken lanketa, edo eskolaz kanpoko orduetan batez ere kirolarekin zerikusia duten ekintzak ditugu, besteak beste.