Bizikidetza

Gure ikastetxean, bizikidetzaz ulertzen dugu ERRESPETUAN, BERDINTASUNEAN, TOLERANTZIAN, KONFIDANTZAN oinarritutako harremanen eraikuntza. Hau guztia, PARTEHARTZE, ADOSTASUN, KOMUNIKAZIO, HEZKUNTZA, KOOPERAZIOaren bitartez lortzen da, eta aldi berean, hezkuntza komunitate kide guztien ongizate emozianala du helburu.

Kide guztien ongizatea lortzeko, hainbat tresna erabiltzen dugu:

Dokumentuak: Bizikazi eta Eskolako Bizikidetza Plana.

Taldeak: Bizikidetza Batzordea, Elkarbizitza Behatokia, BAT Taldea.

Elkarbizitzarako lagungarriak diren beste tresnak:

  • ADOSTOKIEN ERABILERA: arazoen aurrean, elkar hitz egin edota entzuteko txokotxoa da eta arazoa konpontzeko bidea eskaintzen du.

  • SENTIMENDUEN POSTONTZIA: Askotan, talde handian ez gara ausartzen gure egon ezinak kontatzen, eta idatziz, gure barneak husteko eta arazoak konpontzeko, sortutako jarduera da. Irakasle bat arduratzen da hau guztia kudeatzen eta ikasle-irakaslearen artean, konfiantza lortzea du helburu.

  • TUTORETZAK: Prebentzio eta Probentzio lana egiten da.