Eleaniztasuna

Eleanitz proiektu honetan parte hartzearen nahia ez da egun batetik besterako erabakia. Hizkuntzen erabilera eta aprendizaia aspaldidanik izan da gure kezka; eta deialdi honek orain arte egindakoari, beste bultzada bat emateko aukera zabaltzen digu. Gainera, eleaniztun izateak, dituen abantaila instrumental, profesional eta sozialez gainera, baditu, adituen ustez, gizabanakoaren garapenari begira beste abantaila batzuk: sormendun pentsaera eta adimenaren malgutasun handiagoa erdiesten da; komunikatzeko eta harremanetarako gaitasun gehiago lortzen da; eta hizkuntza gehiago ikasteko erraztasuna eskuratzen da.

Hizkuntzen Trataera eleanitzaren inguruan, eman dira pausu batzuk: alde batetik, euskararen normalkuntzan, urteetan zehar hainbat jarduera aurrera eraman izan dira ( NOLEGA, IRALE ikastaroak, ULIBARRI PROGRAMA etab.) Bestalde, gazteleraren inguruan ere, erabakiak hartu izan dira, hizkuntza honen ezagutza eta erabilera hobetze arren. Eta bukatzeko, ingelesaren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, aurreko ikasturteetan, esperientzia desberdinak aurrera eraman ditugu arlo honetan, esate baterako, ingeles goiztiarra, INEBI proiektuaren bidez, lantzen duguna (Haur Hezkuntzan); eta baita ere, Eusko Jaurlaritzak antolatzen dituen Ingeleseko barnetegietan parte hartu izan dugu (LHko 6. maila). Horrez gain, Ingeleseko irakasleak, gure erreferentziako Berritzeguneak antolatzen duen mintegian parte hartzen du.

Hizkuntzen trataeran, pauso bat aurrera eman nahi izan dugu eta eleaniztasun esperientzia honetan murgildu gara, gure ikastetxeak arlo honetan dituen helburuak betetzeko nahiarekin; beraz, ingeleseko 3 ordu izateaz gain, inguruneko gaia jorratzeko (Science), astean beste ordu bat izango dute.

Ikastetxeak, Hezkuntzaren eta Hizkuntza Proiektuaren ardatza euskara duela, pertsona euskaldun eleaniztunak hezi nahi ditu; hartara, beste hizkuntzen beharrezko ezagutza eta erabilera erdiestea bideratuko du. Ildo horretatik, gaztelera ikastetxeko bigarren hizkuntza izango da eta Ingelesa, hirugarrena.

Ikastetxeko hizkuntza guztiekiko errespetuzko jarrera landuko da eskolako kideen artean.

Eleaniztasun proiektuan planteatzen diren helburuak, gure Hezkuntza-proiektuko helburuekin bat datoz:

  • Hizkuntzen komunikaziorako gaitasunak hobetzea
  • Hizkuntzak erabileraren bidez ikastea
  • Diskurtsorako trebetasunak garatzea
  • Hizkuntza desberdinen aurrean errespetuzko jokaerak bultzatzea
  • Hizkuntzak lantzeko, teknologia berrien erabilera erraztea eta trebetasuna indartzea

Hizkuntzen 5 dimentsioak garatuko ditugu:

  • Irakurketa
  • Entzumena
  • Idazmena
  • Mintzamena edo ahozkotasuna
  • Elkarreragina

Horretaz gain, gure ikastetxean, hizkuntza minorizatuak daude, eta errespetuzko jarrera bultzatzeko asmoz, hizkuntza gutxitu horien presentzia izatea nahi dugu. Horretarako, Hizkuntzen txokoa sortu dugu.

Eskolako familiek hitz egiten duten hizkuntzen inbentarioa egin dugu eta hilero, agur desberdinak, nola esaten diren hizkuntza desberdinetan irudikatzen joango gara ikastetxeko sarreran.