Eskola 2.0

Ikasleek behar duten ikaskuntza prozesuan aurrera egiteko, Hezkuntza errealitatera moldatu behar da, eta horrek, oraintsu arte jarraitu den metodologia aldatzen joatea suposatzen du. Proiektua eraginkorra izateko metodologia dinamikoa erabili behar dugu, beti ere, ikasleen parte hartze aktiboa eta motibazioa sustatuz.

Gaur egungo gizartean teknologia berriak indar handia dute. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak proiektu honen bitartez, Informazioaren eta Komunikazioaren teknología berriak eskolan sartzen ditu.

Hau guztia bideratzeko gela guztietan dago sarera eta internetera konektatutako ordenagailua. 3.zikloko gela bakoitzak bere arbel digitala du eta ikasle bakoitzak bere eramangarria. Baita armairu elektrifikatua ekipoen bateriak kargatzeko eta gordetzeko. Beste geletan erabiltzeko zenbait proiektore ditugu. Informatika gela bat ere badaukagu . Eskolako ordenagailu guztiak sarean daude eta Internetean sartzeko koneksioa.

Nahiz eta Haur eta Lehen Hezkuntzan Informatika arlo bat ez izan, Tekonologia berrietan trebatzeko Eskolak egindako programazioa dugu.