Hezkidetza

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzeko egiten dugun apustua, pertsona guztien eskubide eta betebeharretan oinarritzen dugu eta denon artean izan beharreko errespetuan landuko dugu.

Ikasleekin hezkidetza hobetzeko egiten dugun lanean, diskriminazio mota ezberdinak eta sexuaren berdintasunaren errespetuaz jabetzearekin batera, arraza, kultura edo itxura fisiko ezberdinaren aurrean izan beharreko errespetua ere, lantzen dira.

Beraz, berdintasuna lantzeko, errespetua eguneroko lanean eta modu globalean lantzea dela uste dugu modu egokiena, eskolako giroa hobetzeko. Hala ere, ikusten dugu gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruz lantzeko beharra.

Hurrengo jarrera eta baloreetan oinarritutako hezkuntza eman nahi dugu:

-Pertsona guztiei errespetua bere banakotasunean, edozein bada ere bere sexua.

-Ez onartzea sexu arrazoiengatik diskriminazio eta mesprezuei.

-Balore positiboa duten pertsona ereduen bilaketa.

-Etxeko lanen banaketa guztion artean.

-Zainduko dugu sarrera eta irteeretan eta espazioen banaketa eta erabileran, diskriminaziorik egon ez dadin.

-Material curricularrak aukeratzerakoan kontua izango dugu erabili beharreko hizkuntza eta aurkeztutako irudietan.

-Diskriminaziorik gabeko hizkuntza erabiliko dugu.

-Lanerako talde mistoak egingo ditugu, pertsona moduan euren gaitasun eta interesari begiratuz.

-Joko eta jostailuen erabilera ez sexista egingo dugu.

-Genero Indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna eta Emakume Langilearen eguna ospatuko ditugu

Ikastetxean, Urtxintxa Proiektuaren bidez, gai honen inguruan, hainbat jarduera jarri dira martxan:

  • Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat tailerrak
  • Irakasleen formazioa
  • Jantoki, garraio zein Eskolaz kanpoko begiraleentzat formazioa
  • Hezkidetza Batzordearekin aholkularitza
  • Markina-Xemeingo Udalak kudeatuta, martxan jarri da, herriko ikastetxe desberdinetako irakasle, Urtxintxa Proiektuko koordinatzailea eta Udaleko Parekidetasun zinegotziarekin batera, Hezkidetza mahaia eratu da, non azaroaren 25 edota martxoak 8ko ekintzak, era bateratuan antolatuko diren.