Hizkuntza Normalkuntza

Normalizazioaren helburua erabilera hedatzea da. Hori hezkuntza, politika eta kulturaren bitartez ematen den berrantolaketa prozesua da. Erabileraren hedapena honako lau xede hauek jorratuz egiten da:

  1. Hiztun kopurua haztea.
  2. Erabileraren maiztasuna handitzea.
  3. Erabilera eremu eta funtzio anitzetara hedatzea.
  4. Hizkuntza minorizatuaren presentzia areagotzen lagunduko duten erabilera- arau adostuak indarrean jartzea.

Aipatutako xede horien lorpenean eragile asko hartu behar dira kontuan. Hala ere, eta hezkuntzari dagokionean, eskola eragile garrantzitsua da. Hizkuntzaren ezagutza, erabilera eta erabiltzeko motibazioa sustatu eta lantzeko funtsezko euskarria da. Ziurrenik, dugun egoeran, normalizaziorako elementurik trinkoenetakoa. Horretarako, aintzat hartu behar dira eskola-komunitateko eragile guztiak: ikasleak, irakasleak, gurasoak... Horien adostasuna bilatuz, orain arte landutakoa finkatuz, helburu lorgarriak jarriz, urratsez urrats aurrera ekitea dagokio eskolari.

Bekobenta HLHIko 2014-2018 ikasturteetarako plangintza hauxe dugu:

Erronka nagusia EUSKARAREN KALITATEA HOBETZEA izango da gure ikastetxean.

1-Herri oso euskalduna izanik euskara mantentzea eta kalitatea hobetzea.

2-Ikasle etorkinen euskalduntze prozesua indartzea eta hobetzea.

3- Euskararen kalitatea eta erabilera eskola esparru guztietara helaraztea.

4- Kalitatea izanik xede nagusia, ezin dugu ahaztu urtez urte eskolara kanpotik datorren ikasleria eta hauek gure proiektuetan integratzea, euskararen munduan murgiltzea eta euskaldun legez herrian bizi ahal izateko konpetenteak egitea.

5- Euskal Kulturaren transmisioa ziurtatzea, herri bakoitzak bere izaera mantenduz eta besteekin partekatuz, bata bestea aberasteko.

6- Euskararen adierazkortasuna eta ahozko jariotasuna lantzea.

7- Hizkuntzaren irakaskuntzan erabilitako ikuspegi eta metodologia bateratzea.

Ikastetxean, hizkuntza normalizazioa lortzeko antolatzen diren jarduerak:

  • Irakasleriaren formazioa, IRALE ikastaroen bitartez.
  • NOLEGA: Hezkuntza Sailak bultzatzen duen programa bat da. Honen helburua, hizkuntzaren ahozko erabilpena egoera ez formaletara bultzatzea da. Honen inguruan gure ikastetxean honako ekintzak antolatzen dira: o Bertsolaritza: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan o Kantagintza o Antzerkigintza o IKE (Ikasgelaz kanpoko ekintzak): Klase emankizun formaletatik eta ekintza arautuetatik kanpo dabiltzan uneetan ikasleek euskara erabil dezaten bereziki antolatutako ekimenak (jolastokia, jantokia, eskolako sarrera-irteerak, pasabideak, autobusa...) laguntzen ditu deialdi honek. o EGE: Barnetegietako egonaldiak ( Barria, Lemoiz, Sukarrieta )
  • EUSKARAREN EGUNA

  • KORRIKA