Irakurketa Proiektua

LIBURUETAN MURGILDURIK

Bekobentan irakurketa eta idazketa sustatzeko proiektua dugu martxan

Irakaskuntza eremuan gaudela eta gure eguneroko jardueran, arlo guztietan testu idatzien presentziak duen garrantzia handia dela eta, ezinbestekoa ikusten dugu gure ikasleak irakurketa-idazketa ondo barneratzea. Horretarako, irakurtzeko zaletasuna, gozamena eta ohitura oinarri bezala hartuta, irakurketa-idazketa praktika sustatu nahi dugu. Hori guztia lortzeko, eragile guztien oniritzia eta partehartzea bilatu dugu, bai LHn zein DBHn. Proiektua martxan jarri arte egindako zenbait ekintza jaso dira berriekin batera.

Proiektuaren ardatzak, alde batetik, irakurtzea, idaztea eta informazioa bilatzea eta bestetik teknika, ohitura eta gustua dira.

Proiektu honetan irakasleek, gurasoek, ikasleek, eta herri bibliotekak parte hartzen dute

Koordinazio lanetan bi irakasle daude, bat LHkoa eta bestea DBHkoa. Gainera hauek koordinatzen dira beste eragileekin, hau da, Guraso Elkartearekin eta Herri Bibliotekarekin.

Proiektuan lantzen ari diren jarduerak eskolako curriculumarekin ( gaia, edukiak, helburuak...) bat egiten dute.

Liburutegiak

HHn , LH eta DBHko ikasgeletan dauden liburutegiak egokitu (apal berriak, toki egokia...) eta hornitu egin dira (aproposak ez diren liburuak berziklatu eta berriak erosi dira.) Eskolako liburutegia berrantolatu eta handitu egin dugu. Horretarako mobiliario egokia erosi da.

Eskolako liburutegia zein geletako liburutegiak liburu berriz hornitzen ari gara. Horretarako inbertsio handia egin da bai eskolaren aldetik eta bai eskolako guraso elkartetik. Geletako liburutegietan literatura liburuak, komikiak, ipuinak, poesia... daude eta eskolakoan fikziozko liburuez gain kontsulta liburuak, entziklopediak, hiztegiak...

Eskolako biblioteka astelehenetik ostiralera16:00etatik 17:00etara zabaltzen da liburuak maileguan hartzeko, informazioa bilatzeko, irakurtzeko edota eskolako lanak egiteko.

HH ETA LH-KO ZENBAIT JARDUERA

Proiektua 2008an jarri genuen martxan. Beste jarduera batzuen artean honako hauek egiten ditugu, dena dela urtero jarduerak gehitzen eta egokitzen joango gara.

15 minutuko irakurketa

Irakurketaren aitabitxi-amabitxiak

  • Asteburuko liburua
  • Herri bibliotekara bisitak
  • Idazleak eskolan
  • Irakurleen txokoa
  • Gai berriari buruzko informazioa bilatu
  • Maileguak
  • Liburu gomendagarrien zerrendak

Bularretik mintzora

Galtzagorri Elkarteak aurrera daraman egitasmo honetan parte hartzen ari gara. Haur txikien guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago, eta bere helburu nagusia 0-6 adin tarteko haurrengan irakurketa ohiturak sustatzea da, bai gurasoekin, baita haien hezitzaileekin, euren inguru naturalean: etxean, eskolan eta liburutegian, hain zuzen. Egoitza hauetan, giro irakurlea sortzeko bideak jorratu nahi ditu, beraz, Galtzagorrik, modu naturalean irakurtzeko, kontatzeko eta entzuteko ohiturak sustatuz.

Egitasmoak aurrera eramateko eskolako Irakurketa Proiektuaren arduraduna Galtzagorriko Itziar Zubizarreta eta Herri Bibliotekako arduradunarekin koordinatzen da.

Haur Hezkuntzako gure irakasleek Itziar Zubizarretak eskainitako formakuntza saioetan parte hartu dute.

Egitasmo honen iharduetariko batzuk hauek dira: "Motxila Txikiak", maleten mailegua, difusio materialen banaketa (CD liburuak, foiletoak, buletina...), egunero ordu laurden batean: poesia, ipuinak, errezitatzea, etab.

DBHKO JARDUERAK

15 minutuko irakurketa

DBHko 1. eta 2. mailetan eguneko 1. klaseko lehenengo 15 minututan hasiko gara jarduera honekin eta urtez urte maila guztietara luzatzen joango gara 4 mailetan ekintza osatu arte.

Liburutegien katalogoaren erabilera Interneten

Ikasle guztiak udal liburutegitik pasatuko dira ikasteko nola erabiltzen den euskalerriko liburutegien katalogoa.

Irakurle txokoa

DBHko beheko solairuan, aldizkariak, denborapasak, liburuak eta eguneko zenbait egunkari irakurtzeko txokoa daukagu martxan.

Eskolako liburutegia

Egunero jolas orduan liburutegia zabalik dago irakasle baten ardurapean ikasleek erabili ahal izateko. Arratsaldetan ere 16:00etatik 17:00etara zabalik egongo da, gurasoen elkartearen ardurapean.

Beste ekintza batzuk

Informazioa bilatzeko tresna ezberdinen erabilera, wikipediarako testu bat sortu eta sarean sartu, idazlanen eta literatur lehiaketetan parte hartzera bultzatu eta azken baten irakurketa edo idazketarekin lotuta egon daitezkeen zenbait ekintza. Horren gain, artxiboa ezagutzeko bisitak eta Mogel gaitzat hartuta, herrian zehar egiten diren ibilialdiak ere egiten ditugu.